INMERS
Nazioarteko proiektu hau Nafarroako Gobernuak zuzentzen du, Laponiako Unibertsitatearekin, Nafarroako Unibertsitatearekin, Funky Citizensekin (Errumania) eta Nafarroako Kazetaritza Eraikitzailearen Institutuarekin lankidetzan

INMERS.
Helburu nagusia da 65 urtetik goitiko pertsonen alfabetatze mediatikoa hobetzea Laponia, Transilvania eta Nafarroako landa eremuetan.

inmers-International-Media-Literacy-Empowered-Rural
Hori lortzeko, alfabetatze mediatikoko tailerrak emanen dira talde hartzaile horrentzat, etorkizuneko bideratzaileak prestatzeko formazio ekintzekin batera. Gainera, kosorkuntza prozesu baten bidez, alfabetatze mediatikoari buruzko prestakuntza gida bat eginen da. Halaber, ekintza planak diseinatuko dira, proiektua Europako beste eskualde batzuetara zabaltzen lagunduko duten ekimenak ezartzeko. Hezkuntza materialek eta prestakuntza jarduerek lurralde bakoitzaren ezaugarri soziolinguistikoak hartuko dituzte kontuan.

HELBURUAK

Helburu orokorra da Laponia, Transilvania eta Nafarroako landa-eremuetan bizi diren 65 urtetik gorako pertsonen alfabetatze mediatikoa, pentsamendu kritikoa eta autonomia digitala indartzea, erresilientzia demokratikoari eta gizarteratzeari laguntzeko.

Proiektu honetan ondoko helburu espezifiko hauek nabarmentzen dira:

1- Alfabetatze mediatikoaren arloan eskualdeko beharren diagnostikoa egitea.
2- Ezagutzen eta jardunbide egokien mugaz gaindiko trukea erraztea.
3- Prestakuntza-material inklusiboak, irisgarriak eta adinekoendako egokiak garatzea.
4- Alfabetatze mediatikoko esku-hartze pilotuak ezartzea Espainian, Finlandian eta Errumanian.
5- Hezitzaile eta bideratzaileendako prestakuntza-gida bat elkarrekin sortzea.
6- Eskualdeko jasangarritasuna bermatzeko tokiko bideratzaileak prestatzea.
7- Adinaren, lurraldearen eta hizkuntzaren arteko elkarguneaz sentsibilizatzea.
8- Esku-hartzeen eragina eta eraginkortasuna ebaluatzea.
9- Europa osoan zabalkunde handia bermatzea eta erreplikagarritasuna sustatzea.

LANEKO PLANA ETA LANEKO PAKETEAK

INMERS bost lan-pakete interkonektatutan egituratzen da:

01

LP1 Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa: proiektuaren kudeaketa orokorra, finantza-kontrola, arriskuen kudeaketa eta partzuergoaren barruko komunikazioa.

Proiektuaren kudeaketa eraginkorra bermatzea, honako hauen bidez:

      • Zuzendaritza batzorde bat ikuskapen estrategikorako
      • Finantza- eta administrazio-koordinazioa
      • Arriskuak kudeatzeko tresnak eta prozedurak
      • Europako Batzordeari txostenak aurkeztea
      • Barne-komunikazio eraginkorra bermatzea

02

LP2 Landa eremuetako adinekoen alfabetatze mediatikorako beharren eta irtenbideen diagnostikoa eta azterketa.

Landa eremuetako adinekoen alfabetatze mediatikoaren beharrak identifikatzea. Emaitza nagusiak:

      • Diagnostiko-matrize bat.
      • Eskualde guztietan aplikatutako inkesta-eredu komuna.
      • Eskualdeko diagnostiko-txostenak.
      • Espainia, Finlandia eta Errumaniaren analisi konparatiboa.
      • Alfabetatze mediatikoaren arloko ezagutzak eta jardunbide egokiak trukatzea.

03

LP3 Alfabetatze mediatikorako gida bat batera sortzeko ibilbidea.

Alfabetatze mediatikoari buruzko prestakuntza garatzea, adinekoen beharretara egokituta:

      • Esparru metodologikoa
      • Konpetentzia praktikoetan oinarritutako prestakuntza moduluak
      • Prestatzaileendako jarraibideak
      • Landa ingurune eleaniztunetara egokitzea
04
LP4 Ebaluazioa

Esku-hartzeen eragina eta eraginkortasuna neurtzea:

      • Parte-hartzaileen hasierako ebaluazioa
      • Prestakuntza materialen ebaluazioa
      • Jarraipena esku-hartze pilotuetan
      • Hondarreko ebaluazio-txosten bat, emaitzak eta ikasitako ikasgaiak finkatzeko.
05
LP5 Komunikazioa eta hedapena

Tokiko, estatuko eta Europar Batasuneko mailan ikusgarritasuna eta erreplikagarritasuna bermatzea.
Hauek hartzen ditu barne:

      • Komunikazio plan bat
      • Proiektuaren webgune ofizial bat
      • Alderdi interesdunei zuzenduriko zabalkunde ekitaldiak
      • Jardunbide egokien azken gida eleaniztuna